Skip to main content

Oronan nabigatzen ari zara Euskara (EU) Aldatu

Arrapala mekanikoak eta korridoreak

Poltsa daraman emakume bat korridore mekaniko batean

Distantzia luzeetan, tarteak laburtu egiten ditugu eta pertsonak hurbildu.

Jarraitu mugitzen distantzia luzeetan.

Eremu komertzialetan, aireportuetan, metroetan eta zirkulazio handiko azpiegituretan distantzia handiak egin behar direnerako soluzio onena dira arrapalak eta korridoreak. 
Oronaren soluzioek segurtasun handiko bidaia isil eta energetikoki arduratsuak eskaintzen dituzte, eta edozein instalaziotara egokitzen dira.

Aholkatu egingo dizugu, instalazioak beharko duen soluziorik onena eskaintzeko mugikortasunari, segurtasunarierosotasunari, diseinuari eta jasangarritasunari dagokionez .

arrapalak merkataritza-gune batean

Arrapalak

Eraikuntza komertzialetan edo joan-etorri askoko azpiegituretan zirkulazio handiko mugikortasun-beharrei erantzuteko diseinatuta daude arrapalak. 8 m-ra arteko desnibela gainditzeko gaitasuna dute, eta seguruak eta isilak dira.

  • Erabiltzaileen segurtasuna areagotzen duten soluzioak ditu, hala nola oholtxoen muturrek zokaloaren azpitik egitea aurrera. Gainera, hezetasuna dagoenean heltzen laguntzeko diseinatuta daude oholtxoak.
  •  Instalazioaren energia-kontsumoa murrizteko aukerak ematen ditu, besteak beste: trakzio-sistema eraginkorrak eta energia-kontsumo optimizatua duten osagaiak.
  •  Arrapalak dituen dimentsio optimizatuei esker, egokia da toki gutxi duten instalazioetarako. 
Korridoreak

Korridoreak

Korridore horizontalak 150 m arteko distantziatarako erabil daitezke, eta haien oholtxoek 1.400 mm arteko zabalera dute. Soluzio egokia da pertsona-zirkulazio handia duten tokietarako; adibidez, merkataritza-guneetan, metroetan eta aireportuetan erabiltzeko.

  • Segurtasun-sistema adimendunei esker, bidaia seguruak bermatzen dira haien bizitza erabilgarri luzean.
  • Martxa leuna eta isila du, oholtxoen eta haiek eramaten dituen katearen arteko zuzeneko loturari esker; izan ere, hala, higadura eta marruskadura gutxitzen dira.
  • Energia-errendimendu handia du, eta kontsumo txikia. 

Eskatu informazio gehiago

Bidali mezua

Arrapalak eta korridoreen mantentze-lanak

Gure mantentze-lanetako zerbitzua eskaintzen dizugu, arrapala eta korridoreen segurtasuna, erosotasuna eta energia-aurrezpenaz urte luzez goza dezazun.

arrapala eta teknikaria

Talde kualifikatuak

Urte luzetako esperientzia dugu metroetako, aireportuetako, hiri-mugikortasuneko eta beste instalazio batzuetako arrapala eta korridoreen mantentze-lanak egiten. Oso kualifikatuta dauden 2.500 profesionalek baino gehiagok osatzen dutentaldeari esker, mantentze-lanak modu eraginkor eta seguruan egiten dira. Azken belaunaldiko tresnak dituzte eta marka guztien mantentze-lanak egiteko teknikei buruzko trebakuntza jasotzen dute aldian-aldian.

aireportuko korridorea

Zure neurrirako zerbitzua

Ez dira berdina metro bat, aireportu bat, merkataritza-gune bat eta hiriko ingurune bat. Horregatik, zure beharretara hobekien egokitzen den mantentze-zerbitzua eta plana eskaintzen dizkizugu (berrikuspenak ordutegi jakinetan, 24 orduko arreta, eta abar). Aholkatuko dizugu.

Itzuli gora