Skip to main content

“Ihesa zilegi balitz” erakusketa

Gerraren edo gosearen erruz ihes egiten duten pertsonen joan-etorriari buruzko erakusketa-proiektu bat

26 Ira 2024

Aire zabaleko erakusketa honen helburua, formatu handiko irudiekin, egunez egun Irundik muga zeharkatzen saiatzen diren pertsonen egoera ikusaraztea da.

Gure lurraldearen muga zeharkatzeko migratzaileek egiten duten bidea azaldu nahi du proposamenak, eta errealitate hori testuinguruan jarri.

Egitura bakoitzak gai jakin bati helduko dio, migratzaileen errealitatea testuinguruan jarri ahal izateko, jatorritik, ihesaren arrazoiak ulertzeko, ibilbide eta zeharkaldi ezberdinetan aurkitzen dituzten oztopoetatik igaroz, betiere migrazio politikei buruzko gogoeta bat sortzeko helburuarekin.

Bi urtetan zehar, Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko hiri nagusietan jarriko dute erakusketa proiektua, hilabetez.

Itzuli gora