Diametro200
Bidezko eta hurbileko elikaduraren alde egiten dugu
ORONAk Ideon ematen duen jangela-zerbitzuaren kudeaketak bi helburu ditu. Batetik, langile eta bisitariei elikagai osasungarriak ematea eta, bestetik, landa-munduaren garapena eta gizarteratzea sustatzeko traktorea izatea, tokiko enpleguan oinarritutako enpresa-ekimen jasangarri bat kudeatuz.
Ekimen hau landa-mundurako garapena sortzeko eta pertsonak gizarteratzeko helburuarekin sortu da.
Orona Ideoren instalazioetan elikadura-zerbitzu on, garbi eta bidezkoa ematea da proiektu honen xedea.
Ona: eskaintzen diren jakiek onak izan behar dute organoleptikoki, kalitate gorenekoak eta tokikoak. Eskainitako produktu gastronomikoen % 90 200 kilometro baino gutxiagora hazi edo heldu da.
Garbia: elikagaiak eskuz eta modu ez-industrialean tratatu behar dira, lurra, itsasoa eta airea errespetatuz, kutsadurarik eragin gabe eta animalia edo landare transgenikorik erabili gabe.
Azkenik, bidezkoa: nekazari, abeltzain eta arrantzaleek bidezko prezioa kobratu behar dute beren lanaren truke.
Filosofia hori eskaintza gastronomiko espezifiko batean islatzen da, publiko orokorrari irekitako Diametro200 espazioan.
Informazio gehiago: www.diametro200.com