Jarduera eremuak
Izaera bakarreko
fundazioa
Gure helburua gizartea garatzen laguntzea da, bidezkoagoa eta sozialagoa izan dadin.
Orona Foundation irabazi-asmorik gabeko erakundea da, osatzen duen gizartearekin konprometitua.
Hezkuntza, gizarte, kultura eta gizarte-ekonomia arloetako eragileekin elkartzeko gune bat sortzea du helburu, ezagutzak eta esperientziak partekatzeko eta gizartearen garapena.
Gure bokazioa
Pertsonen garapena sustatzen dugu
Hezkuntza eta etengabeko prestakuntzaren aldeko apustua funtsezkoak dira gizarteak aurrera egiten jarrai dezan. Oronak lankidetza-inguruneak erabiltzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du jakintza sortzeko modu gisa.
Orona Ideo ezagutza sortzeko sarea bultzatzeko helburuarekin sortu da, unibertsitatea, zentru teknologikoak eta enpresa uztartuz.
Gure bokazioa
Gure ingurunearen garapena sustatzen dugu
Gizartearen aurrerapena helburu duten ekintzak sustatzen eta laguntzen ditugu. Gure ekintza gure jarduera-eremutik hurbilen dagoen ingurunean hedatzen dugu:
- Nazioarteko, estatuko, eskualdeko eta tokiko erakundeekin eta administrazio publikoekin lankidetza-harremanak ezartzen ditugu.
- Unibertsitate-munduarekin loturak sortzen ditugu, ezaugarri bereziko proiektuak garatuz Orona Ideoren bidez.
- Gure ingurunean aberastasuna sortzen laguntzen dugu, herrian gizartearekin modu zuzenagoan sustraituz eta garapena sustatuz.
Mugiarazten gaituzten
konpromisoak
Elkarlaneko ingurunean ezagutza sortzeko ekosistema
Jakioro
2020ko martxoatik urriara bitartean, gure ekarpentxoa egin genuen Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean; tokiko produktuekin osatutako 220.000 janari-plater prestatu eta behar handiena zuten pertsonen zerbitzura jarriaz.
The EGG
The Egg, Oronak, gure Fundazioaren bidez, bultzatutako adimen artifizialeko eskolak, eta Skootik start-up enpresak sortua, datu-analisten eta adimen artifizialeko espezialisten masa kritiko bat osatzea du helburu.
Karabeleko
Karabeleko nekazaritza ekologikoan aitzindaria den finka esperimentala da, eta errehabilitazio psikosozialeko zentro gisa funtzionatzen du buru-eritasuna duten pertsonentzat eta bazterturik dauden beste kolektibo batzuentzat.
Chillidaleku
Eduardo Chillidaren "Argiaren bila" obra ikonikoaren zaharberritzearen babesa kulturarekiko dugun konpromisoaren erakuslea da.
Irudia: Eduardo Chillidaren ondorengotza y Hauser & Wirth. © Zabalaga Leku. Donostia, VEGAP, 2020. Argazkia: Mikel Chillida
Orona Ideo
Ezagutza sortzeko ekosistema lankidetza-ingurune batean
Unibertsitatea
Produktu, prozesu edo zerbitzu berrietan oinarritutako ikerketa-jarduerak garatu itzazu
Zentro teknologikoak
Zientziaren aplikagarritasuna eta berritzeko gaitasuna frogatzen dute
Enpresa
Eraldatu eta berrikuntzaren industrizalizazioa bermatu
Orona Foundation
zenbakitan