Skip to main content

The Egg

Adimen Artifizialaren Eskola

konpromisoak

The Egg Adimen Artifizialaren eskola Oronak sustatu du, gure Fundazioaren bidez, eta Skootik startup-ak sortu du. Eskolaren helburua da datu-analisten eta adimen artifizialeko espezialisten masa kritiko bat trebatzea.
Hala, asko handituko da gure ekonomiari balio teknologikoa eransteko gai diren adituen kopurua.

The Egg adimen artifizialaren lehen eskola etikoa da, doakoa eta irakaslerik gabea, eta ez da beharrezkoa aldez aurreko ezagutzarik izatea.
“Learning by doing” motako eskola da. Hau da, ikasleek mailaka antolatutako zereginak gaindituko dituzte apurka, eta guztiek bete beharko dute hurrengo mailara joateko eskatzen den gutxienekoa.

The Egg Adimen Artifizialaren lehen eskola etikoa da, doakoa eta irakaslerik gabea

Talde-lana funtsezkoa da, eta esperientzia gutxien dutenek aurreratuenen laguntza izango dute zalantzak argitzeko.

Orona Fundazioan Adimen Artifizialeko The Egg proiektuaren egoitza akademikoetako bat dago kokatuta, eta ekonomikoki ere laguntzen diogu proiektuari, gela horretarako ekipoak jarriz.

Itzuli gora