Skip to main content

Oronan nabigatzen ari zara Euskara (EU) Aldatu

Igogailuen mantentze-lanak

Igogailuen mantentze-lanak

Zure igogailua
lehen egunean bezala

 

Bi milioi berrikuspen baino gehiago egiten ditugu urtero etxebizitza, metro, ospitale eta hoteletako igogailuetan.

Gure programak zure beharrei eta instalazioari egokitzen zaizkie, lantalde bat zure zerbitzura jarrita. 

Distantziak laburtzen dituen taldea.
 

Eskatu informazio gehiago

Bidali mezua

Aurkitu mantentze-lanen artean zure beharretara hobekien egokitzen den aukera

Mantentze-lan
orokorrak


Oinarrizko mantentze-lanak

Kontratuaren barruan sartzen direnak

Prebentziozko mantentze-lanen aldizkako berrikuspenak
Abisu-zerbitzu zabala: 9:00 - 21:00
Bezeroarentzako arreta 24/365
Mantentze-lan, konponketa eta abarrei buruzko aholkularitza eta informazioa
Aldizkako nahitaezko ikuskapenetan laguntzea
Erantzukizun zibilaren segurua barne
Ordezko piezak barne

Aukerakoak

24 orduko Plus zerbitzua
Orona Phone
Orona Web Service

Ohiko galderak

Oronak, zure igogailua behar bezala kontserbatzeko zerbitzu integrala eskaintzen dizu. Oro har, mantentze-lan prebentiborako berrikuspenetan eta mantentze-zerbitzu zuzentzaileetan oinarritzen da.

Prebentziozko mantentze-lana, osagai eta mekanismo nagusiak, kontserbazio-egoera eta funtzionamendua berrikustean oinarritzen da. Kabinaren garbitasuna ere bermatzen da.

Mantentze-lan zuzentzailea, berriz, igogailuaren bat-bateko matxurak konpontzeari deitzen zaio. Zenbat eta mantentze-lan prebentibo zorrotzagoa eraman, orduan eta puntualagoa izan ohi da mantentze-lan zuzentzailea. 

Bai, ITC_AEM legearen arabera, igogailuen mantentze-lanak egitea nahitaezkoa da.

Bai, ingeniaritza ezagutzei eta fabrikazioan dugun esperientziari esker beste enpresa batzuek egindako instalazioak kudeatu eta zaintzeko gai da Orona. Igogailuaren marka edozein dela ere, gure lantalde teknikoak mantentze-zerbitzurik onena bermatzeko gaitasuna edukitzeaz gain, marka guztietarako piezak ditu uneoro stockean eskuragarri.

Mantentze-kontratuetan hileko prebentzio-azterketak sartzen dira, baina ordezko piezak sartzea kontratu-motaren araberakoa izaten da.

Bai. Egungo araudiak etxebizitzetako nahiz eraikin publikoetako igogailuetan mantentze-estaldurak indarrean izatea exijitzen du.

Tecnico con movil y herramientas

Zure igogailua beti eskuragarri

Igogailuan dauden sentsore ugariek gure ekipo teknikoari beharrezko informazioa ematen diote gerta daitezkeen irregulartasunei eta matxurei aurrea hartzeko. Datu horien adimen artifizialaren analisi aurreratuak aplikatzeari esker, zure igogailuaren erabilgarritasuna handitzen dugu.

Zerbitzu-konektagarritasunak nabarmen handitzen du zure igogailuaren erabilgarritasuna, eredu tradizionalen aldean, eta prebentzio-jarduerak planifikatzen ditu, eguneroko bizitzan ahalik eta eraginik txikiena izan dezaten.

GEHIAGO EZAGUTU
Oronako langile bat furgoneta baten barruan

Zuk zure denboraz gozatzea da gure jardunaren helburua

Zure instalazioan pieza bat aldatu behar bada, esku onetan zaude. Eskaera gehien dituzten piezak furgonetan edo tokian-tokiko biltegian ditu gure talde teknikoak. Gainera, tresna digitalei esker, bermatuta dago pieza berrien eskuragarritasuna.

Orona ez bada ere, konponduko dugu

Gure zerbitzua eskaintzen dizugu, igogailua beste marka batekoa bada ere. Ingeniaritzan eta igogailuen fabrikazioan dugun esperientziari esker, gure gain har ditzakegu beste enpresa batzuek eraikitako instalazioak. Horrek bereizten gaitu; merkatuko edozein markatara egokitzen gara.

Marka ugaritarako teknologia

Marka guztietarako soluzio balioaniztunak garatzen ditugu.

Ikonoa

Marka ugaritarako ingeniaritza

Laborategi espezifikoak ditugu ezagutza garatzeko.

ikonoa

Marka ugaritarako trebakuntza

Trebakuntza-plan iraunkorrak gure taldeentzat.

ikonoa

Erreferentziak

Mallorcako metroko estazioa eta estazio intermodala Mallorcako metroa 2
Nigraneko udal liburutegia (Pontevedra) Ascensor instalado en la entrada principal de la bibioteca
Hospital del Mar Orona en el Hospital del Mar - Barcelona
SV Zulte

Itzuli gora