Irisgarritasuna
Webgunearen irisgarritasuna
Webgunea irisgarria izateak esan nahi du ahalik eta pertsona gehienak izatea gai webgunera eta haren edukietara sartzeko, pertsona horien nabigazio-egoera edo minusbaliotasuna edozein dela ere.
Nabigazio-egoeraz ari garenean, gailuez, nabigatzaileez, Interneteko konexio-abiaduraz, periferikoez, ekipoaren edo nabigatzailearen konfigurazioaz eta ingurunearen kondizioez ari gara, besteak beste.
Minusbaliotasunez ari garela, berriz, ikusmen-, entzumen-, mugimendu-, edo adimen-urritasunez ari gara.
Konpromisoaren adierazpena
Oronan osatu dugun webguneak bere edukien irisgarritasuna bermatzen du, eta, horretarako, webguneen irisgarritasunaren aldeko WAI ekimenaren (www.w3.org/wai) lantaldeak ezarritako irisgarritasun-irizpideak bete ditugu. Lantalde hori W3C World Wide Web-erako Partzuergoaren parte da.
W3C-k ezarritako web-estandarrak erabiltzearen ondorioz, webgunea behar bezala ikus daiteke hainbat gailu eta plataformatatik, baita edukia behar bezala inprimatu ere.