Lan egin Oronan
Ezagutu
gure lantaldea
eta igo zaitez Oronara.
Igo
zaitez Oronara
Alderdi pertsonala eta profesionala garatzen laguntzen dizuten aukera berrien bila bazabiltza, ikus itzazu gure lan-eskaintzak.
Izan zaitez
talde handi bateko kide
Igogailuen teknikariak eta profesionalak
Gure instalazioek behar bezala funtzionatzen dutela bermatzen dute gure lantalde teknikoek eta profesionalek.
Zure lana era autonomoan garatzeko aukera ematen dizun lantalde baten parte izan nahi baduzu, zatoz Oronara!
Industriala
Lantalde industrial osoaren esfortzuari esker, Europan lehenak gara gailu osoa ekoizteko gaitasunari dagokionez.
Erronkak gustuko badituzu, ardura berriak zure gain hartu nahi badituzu eta mundu industriala gustuko baduzu, ikusi gure lan-eskaintzak.
Garapen teknologikoa eta berrikuntza
Ba al zenekien gure produktuei aplikatzen diegun teknologia gure ingeniaritza-taldeak garatutakoa dela goitik behera?
Ingeniaritzako hainbat espezialitatetako 150 profesional baino gehiago ditugu etorkizuneko igogailuak garatzen. Gure garapen teknologikoan parte hartu nahi duzu?
Komertzialak
Gure produktu eta zerbitzuek gure bezeroen beharrei eraginkortasunez erantzuten dietela bermatzeko lan egiten du gure lantalde komertzialak.
Zerbitzua emateko bokazioa baduzu eta pertsonen ongizatea ziurtatzeko gogor lan egitea gustuko baduzu, zatoz Oronara!
Esparru funtzionalak
Oronako esparru korporatibo ezberdinetako baten parte izan zaitez, eta har ezazu parte lantaldeetan: finantza-arloa, marketina, kudeaketa soziala eta abar. Kontsultatu gure eskaintzak.
Bat egin talentu gaztearen aldeko gure apustuarekin
Xehetasun guztiak zaintzen ditugu esperientzia ahaztezina izan dezazun.
Zure proiektuaren edo praktiken bidez benetako erronkei irtenbidea ematen laguntzeko ingurune baten bila bazabiltza, ikusi zer aukera ditugun zuretzat.
Gehiago jakin nahi duzu?
Maiz eguneratzen dugu eskuragarri dauden eskaintzen atala. Ikusi ea baten bat egokia den zure profilerako, eta bidal iezaguzu zure CVa.
Kontuan izango dugu etorkizunean lanpostuetarako.
Ikusi eskaintzak hemen.
Zein urrats jarraitu behar dituzu?
- Oronan kontu bat sortu behar duzu. Ondoren, une horretan libre dauden lanpostuak ikusi ahal izango dituzu, eta haietan izena eman.
- Zure profila aztertuko dugu, eta, prozesuan aurrera egin ahala, zein puntutan zauden jakinaraziko zaizu.
- Zure profilak bila ari garenarekin bat egiten badu, elkarrizketa bat egitera gonbidatuko zaitugu, gehiago sakondu ahal izateko.
- Agian, test bat egiteko eskatuko dizugu, zu hobeto ezagutzeko.
- Hautatzen bazaitugu, laguntza- eta onboarding-fasera igaroko zara, enpresan guztiz txertatzen zarela ziurtatzeko.
Bidali zure CVa
Erronkaz beteriko bidaia bat egitera gonbidatzen zaitugu.
Igo nahi duzu? Helmugak merezi du.