Skip to main content

Oronan nabigatzen ari zara Euskara (EU) Aldatu

Lege Oharra

Identifikazioa eta titulartasuna
 

Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, jakinarazten dizugu web-orri hau Orona S. Coop.-ek kudeatzen duela (aurrerantzean, “Orona” edo “Titularra”). Titularraren identifikazio-datuak hauek dira:

  • Titularra: Orona, S. Coop.
  • IFZ: F20025318
  • Inskripzio-datuak:
  • Lan Ministerioko Kooperatiben erregistro-zenbakia: 11.043.
  • Euskadiko Kooperatiben Erregistroa, Sozietate Kooperatiboen Inskripzio Liburuaren III. liburukian, 321. orrian, 87.1.271 inskripzio-zenbakian, 11. idazpenean.
  • Posta-helbidea: Lastaola industrialdea, 20120, Hernani (Gipuzkoa).
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 33 66 00
  • Helbide elektronikoa: gdpr@orona-group.com

 

Erabiltzeko baldintzak
 

www.orona.eus webgunea lege-ohar honetan jasotako arauen arabera kudeatzen da. Webgunea erabilita, lege-oharrean jasotako baldintzak onartzen dituzu.

Klausula eta baldintza horiekin guztiekin ados ez bazaude, ez erabili webgune hau.

Oronak, webgune honen bidez, aukera ematen dizu Oronak edo haren laguntzaileek Internet bidez argitaratu dituzten edukietara sartzeko eta edukiok erabiltzeko. Horretarako, behartuta zaude, eta konpromisoa hartzen duzu ez erabiltzeko webguneko ezein eduki baldin eta erabilera horrek legez kanpoko helburu edo ondorioak baditu, lege-ohar honek edo indarren den legediak galarazitakoa hausten badu, hirugarrenen eskubide edo interesei kalte egiten badie, eta Titularrarenak (edo hark kontratatutakoak), beste erabiltzaile batzuenak edo Interneteko beste edozein erabiltzailerenak diren edozein ekipo informatikotan biltegiratutako dokumentu, fitxategi eta eduki-mota ororen erabilera ohikoari kalte egin, erabilezin utzi, gainkargatu, hondatu edo galarazten badu edozein modutan.

 

www.orona.eus webguneak eskaintzen dituen zerbitzuak eta edukiak
 

Webgune honetan zerbitzu mota hauek eskaini ahal izango dira:

  • Informazio-zerbitzuak, herritar, komunikabide, enpresa, administrazio eta bestelako arduradunei informaziorako sarbide erraza emateko, hartara Oronaren politiken eta jardueren gardentasuna areagotzen dela.
  • Komunikazio-zerbitzu interaktiboak, herritar, komunikabide, enpresa, gizarte zibil eta herri-eragileekiko kontaktu hobea izateko, hartara Oronaren ekimen eta politiken inguruko kontsultak errazten direla.
  • Transakzio-zerbitzuak, gune pribatutik oinarrizko transakzio-modu guztietarako sarbidea ematen dutenak, hala nola, esate baterako, finantza-eragiketak, langile-kontuak, ekitaldietan izena ematea, ikastaro edo hitzaldiak kontratatzea, dokumentuak lortzea edo erostea, eta abar

 

Erantzukizun-salbuespeneko klausula
 

Orona Taldeak eta hura osatzen duten enpresetako bakoitzak ez dute beren gain hartzen webgune honetatik kanpo dagoen eta gure webmasterrak zuzenean kudeatzen ez duen informazioaren gaineko erantzukizunik. Orri honetan dauden esteken funtzioa hau besterik ez da: erabiltzaileari jakinaraztea Interneten badela gaiari buruzko informazio-iturri gehiago, eta han aurkitu ahal izango duela webgune honetan baino datu gehiago. Esteka horiek ez dira inondik ere xede-guneak bisitatzeko iradokizun, gonbit edo gomendioak; horregatik, Oronak ez du izango esteka hipertestual horien bitartez eskuratzen den emaitzaren erantzukizunik. Orona ez da izango, inola ere, hirugarrenen aurrean erantzule www.orona.eus webgunea edo Orona taldeko enpresen domeinu propioak erabiltzeak eragin lezakeen zuzeneko nahiz zeharkako edozein kalterengatik, dela ekonomikoa, dela bezeroak, dela irabaziak galtzea.

 

Copyright-oharra
 

© Orona

Web-orri honetako eduki guztiak, eta, bereziki, markak, izen komertzialak, industria-diseinuak, testuak, argazkiak, grafikoak, logotipoak, ikonoak, softwarea edo erabilera industriala eta komertziala izan lezakeen beste edozein zeinu Oronaren edo web-orrian sartzeko baimena eman duten hirugarren titularren jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubideek babestuta daude. Horrenbestez, debekatuta dago, Oronaren berariazko baimena izan ezean, haiek erabiltzea eta/edo erreproduzitzea, edozein dela ere bidea, Internet barne; beraz, ezin dira erabili domeinu-izenetan, sare sozialetan, web-orrietan, blogetan, foroetan eta abarretan ere.

www.orona.eus webgunea, edo haren edozein zati, ezin izango da erreproduzitu, bikoiztu, kopiatu, saldu, birsaldu edo ustiatu inongo helburu komertzialetarako, ez bestelako helburutarako ere, ez bada gure konpainiak berariaz baimenduta.

Materialak aldatzeak nahiz beste helburuetarako erabiltzeak copyright-eskubidea eta marka erregistratuen gaineko beste eskubide batzuk urratzea dakar.

Arrazoi legalak direla medio, epaile baten agindua tarteko, eskatzen zaizun informazio guztia eman beharko diezu, Espainiako legeen arabera, eskumena duten agintariei. Erabiltzaileak legez kanpoko jarduerak egin dituela sendo susmatzen badu soilik ematen du epaileak agindu hori. Kasu horretan, justiziari laguntzeko, Oronak erabiltzailearen konexioa identifikatzen duen IP helbidea erregistratu eta poliziari jakinaraz liezaioke, beharrezko agindu judiziala tarteko, bai eta konexioa egin deneko ordu zehatza, erabiltzailearen izen-abizenak, pasahitzak eta beste zenbait datu ere. Nolanahi ere, IP helbideak eta konexio-orduak ez dira erregistratzen ez bada erabiltzaileren batek legez kanpoko erabilera egin lezakeela susmatzen den zerbitzuetan.

Ez da inola ere ulertu behar erabiltzaileak sarbidea eta nabigatzeko aukera izateak berekin dakarrenik inolako baimenik, ezta eskubide horiei uko egiten zaienik, transmititzen direnik, edo haien lagapen osoa edo partziala dagoenik ere, ezta inolako eskubiderik edo eskubide-itxaropenik dagoenik ere, eta, zehazki, eduki horiek aldatzeko, eraldatzeko, ustiatzeko, erreproduzitzeko, banatzeko edo publikoki komunikatzekorik, Orona edo dagozkien titularren berariazko baimenik gabe.

 

Titularraren erantzukizuna
 

Erabiltzaileak onartzen du webguneak akats tipografikoak edo titularrarentzat oharkabean joan diren beste edozein akats izan ditzakeela. Titularrak nahieran zuzenduko ditu, identifikatu ahala. Titularrak uko egiten dio horren inguruko ezein erantzukizuni. Halaber, aldian behin webgunea eguneratu ahal izango da, titularraren nahierara.

Erabiltzaileak jakin behar du, orobat, sare irekien bidezko komunikazioak hainbat mehatxuren eraginpean daudela, eta, beraz, ez direla seguruak. Erabiltzailearen ardura da neurri tekniko egokiak hartzea mehatxu horiek arrazoiz kontrolatzeko, eta, besteak beste, software maltzurra (birusak, troiarrak, eta abar) detektatzeko sistemak eta nabigatzaileen segurtasun-partxeak eguneratuak izatea. Informazio gehiago nahi izanez gero, Interneten sartzeko zure zerbitzu-hornitzailearengana jo dezakezu, zure beharretara egokitutako irtenbideak eman diezazkizun.

Aplikatzekoa den araudiak baimentzen duen gehieneko irismenarekin, Titularrak ez du bere gain hartuko erabilitako inguruneari datxezkion arriskuen ondorioz erabiltzaileari eragindako kalte eta galeren erantzukizunik, ezta erabiltzailearen sistemen eta erreminten ahultasunek eragindakoen erantzukizunik ere.

Bereziki, titularra ez da izango hauen erantzule:

  • Erabiltzailearen ekipo informatikoetan birusek, harrek, troiarrek edo bestelako elementu kaltegarriek eragindako kalteak.
  • Webguneak eskaintzen dituen zerbitzuak etetea, bertan behera uztea edo etetea eragiten duten telekomunikazio-sareetako akatsen edo deskonexioen ondorioz, erabiltzaileak jasandako edozein motatako kalteak. Hori dela eta, erabiltzaileak onartzen du ezen, webgunean sartzeko, Titularraren kontroletik kanpoko hirugarrenek (adibidez, telekomunikazio-sareen operadoreak) emandako zerbitzuak behar direla. Zerbitzu horien fidagarritasuna, kalitatea, jarraitutasuna eta funtzionamendua ez dagozkio Titularrari, eta ez da haren erantzukizuna zerbitzuaren erabilgarritasuna bermatzea.

 

Askotarikoak
 
  • Lege-ohar honek ez dio eskubiderik ematen hirugarren bati.
  • Lege-ohar honetako xedapenen bat baliogabetzat jotzen bada, kendu edo ordeztu egingo da. Nolanahi ere, baliogabetze horrek ez dio eragingo bertan jasotako gainerako xedapenen balioari.
  • Lege-ohar hau eta aldeen artean honen inguruan sor daitekeen beste edozein erreklamazio Espainiako legediak arautuko ditu.
  • Edozein arrazoi dela medio alderdien artean lege-ohar honen balioari, betetzeari, ez betetzeari edo interpretazioari buruz sortzen diren gatazkak Donostiako (Gipuzkoa) epaitegietan eta auzitegietan argituko dira.

Itzuli gora