Skip to main content

Oronan nabigatzen ari zara Euskara (EU) Aldatu

Orona Ideo

Orona Ideo ekosisteman bat egiten dute, espazio bakarrean, gure berrikuntza-sarean parte hartzen duten eragile guztiek —enpresa, unibertsitatea eta ikerketa-zentroak—. Hala, aukera gehiago daude ezagutza eta ideiak trukatzeko eta emaitza bihurtzeko.

Oronaren etorkizun-ikuspegiaren sinboloa da Orona Ideo: etengabeko berrikuntzan oinarritzen den eredua, gizarte- enpresa-proiektuak epe luzera irautea bermatzeko.

Elkarlanaren bidez berritzeko berrikuntza-eredua

Hiru erakundeen elkarlanaren bidez, mugikortasun-sektoreari aplikatutako teknologia sortzen da, eta enpresak eta gizartea hobetzen eta eraldatzen dira.

Enpresa

hurbiltasunaren ikonoa

Ikerketa-zentroa

berrikuntzaren ikonoa

Unibertsitatea

komunitatearen ikonoa

Irudimena libre uzten dugun tokia

Orona Ideon eta gure ekoizpen-instalazioan daude Oronaren estrategia markatzen duten balio erabakigarriak. Instalazioen multzo bat baino gehiago da espazio hori. Edozein ideia edo proiektuk hazteko eta finkatzeko behar duten tokia da. 

 

Orona Zero

Orona Zero
gorena helburu,
oinak lurrean ditugula

Gure egoitza korporatiboaren eraikina da Orona Zero. Oronaren marka-irudian etengabe agertzen den zirkuluan inspiratuta dago eraikina. Haren arkitekturarekin dotoretasuna eta sendotasuna transmititu nahi da, eta, aldi berean, gure jarduerarekiko, jasogailuekiko, lotura adierazi.

Etorkizuneko erronkei erantzuteko behar diren lan egiteko modu berriak hartzeko sortua da. Oronaren espiritua osatzen duten emozioz eta sentsazioz betetako tokia.

Orona Fundazioa

Orona Fundazioa, Oronaren alderdirik gizatiarrena.

Oronaren alderdirik gizatiarrena irudikatzen du. Erakundearen parte diren pertsonei ez ezik gizarteari ere bere osotasunean zerbitzua ematen saiatzen da. Oronari ematen dion zerbitzuari dagokionez, Orona osatzen duten pertsona guztien garapenaren oinarria da fundazioa. 
Gizartearekiko duen harremanari dagokionez, berriz, hezkuntzan, gizartean, kirolean, kulturan, esparru sozioekonomikoan eta instituzioetan jarduten duten eragileekin topaketak egiteko gune bat sortu nahi du, gizartearen garapena sustatzeko asmoz.

Orona Ideoren alderdi irekiena da, eta fundazioaren izaerarekin bat datozen hainbat erabilera biltzen ditu.
Orona Ideo osorako diren ekipamenduak daude eraikin horretan; esaterako, kafetegia-jatetxea, auditoriuma eta liburutegia.

Orona A3 Research

A3 Research. Energiak etorkizunerantz altxatuko gaitu

Energiarekin erlazionatutako berrikuntza-sarearen proiektu integratuak garatzeko diseinatu da eraikin aurreratua hori. A3 Research soil-soilik alor horretako ikerketara bideratua egoteak erakusten du haren garrantzi estrategikoa. Igogailuetan energia-eraginkortasun handiena lortzeko, Oronak energia birsortzeko eta elektrizitatea biltegiratzeko sistemak ikertzeko epe luzeko apustua egin du, eta horren erakusle garbia da G3A.

Itzuli gora